Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Museko lehen lau bikote sailkatuak.
Gazte festak giro politean igaro dira Berastegin

Gazte festak giro politean igaro dira Berastegin

LABAIEN

Martes, 21 de marzo 2017, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urepele Elkarteak antolatuta, gazte festak burutu dira asteburu honetan. Giro politean igaro direla esan behar. Esaterako , ostiralean herritarrez osatutako neska mutilen arteko futbol partidak, ikusmin handia sortu zuen. Hiru talde aritu ziren nor baño nor, denek denen aurka jokatuaz, eta emaitzak oso parekatuak suertatu ziren. Larunbatean Berrobiko antzerki taldearen emanaldia , Tolosaldean bizi diren Senegaldarren Lamb dan-tza/borroka eta mus txapelketako finalak izan ziren arratsalde entretenigarria egin zutenak.

Mus txapelketari dagokionez, aurrez jokatuak ziren kanporaketak, ondorioz, hiru partida jokatu ziren, lehen postuak erabakitzeko, azkenean txapela Iñigo Gorostarzu eta Beñatek osatutako bikotearentzat izan zen.

Baztanera irteera

Apirilaren 22an, Baztanera bisita egiteko asmotan dira Gaztañondo Jubilatuen Elkartekoek. Goizean Baztanera iristen direnean, hamaiketakoa egin eta inguruak ezagu-tzeari ekingo diote. Bazkaria, Baztan Hotelean egingo dute. Bazkal ostean berriz, bidaian parte hartzen dutenen artean erabakiko da arratsaldea non eta nola igaro. Izena emateko, betiko moduan, Gaztañondo Elkarteko arduradunekin harremanetan jartzea komeni da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios