Makrobiotika ikastaroa Gabirian

GABIRIA 19/03/2017 01:00 |0

Gaur egun gero eta gehiago entzuten den hitza da makrobiotika, modan dagoela esan liteke, eta ezta gutxiagorako. Makrobiotikak, hitzak esaten duen bezala, bizitza handi bat izateko gakoak eman nahi ditu eta horretarako nola ez, elikaduran arreta jartzea ezin bestekoa da. Bizitza osasuntsu bat izateko makrobiotikak garaian garaiko produktu ekologikoez osaturiko elikadura seguru eta orekatu baten alde egiten du.

Hori dela eta, udaberri kulturalean gaudela aprobetxatuz, martxoak 29an, asteazkena arratsaldeko 17:30 Gabiriako Osinalde elkartean makrobiotika ikastaroa izango da. Hala ere, bertan parte hartzea gustatuko litzaiekeenek martxoak 22 baino lehenago 686 34 27 03 telefono zenbakian izena ematea komeniko litzateke.

Bizitzeko modu honi buruz jakinmin pixka bat eta parte hartzeko gogoa izatea nahikoan dira bertara gerturatu eta zerbait berria ikasita irtetzeko.

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©DIARIOVASCO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x