Gazte festak ospatuko dira bihar eta etzi hainbat ekintzarekin

BERASTEGI 16/03/2017 00:20 |0

Bihar futbol partida eta trikipoteoa izango dira herri afariaren aurretik. Gauean Erokomeri taldearekin erromeria

Martxoaren 17 eta 18an, bihar eta etzi, burutuko dira aurtengo gazte festak. Ostiralean, arratsaldeko 18:00etan, futbol partida jokatuko da herriko neska mutilen artean. Ondoren, trikipoteoa eta herri afaria izango dira. Gauean Erokomeri erromeri taldea ariko da goizalderarte jai giroa pizten.

Larunbatean, 15:00etan mus txapelketako finalak jokatuko dira. 17:30ean antzerkia, Berrobiko an-tzerki taldearen eskutik. Ondoren, sagardo dastaketa eta LAMB dan-tza/borroka erakustaldia Tolosako senegaldarren eskutik. Gauean, Bihozkada eta Fan&Go erromeri taldea goizalderarte.

Galdeketa eguna

Igandean, galdeketa eguna izango da Berastegin ere. Bozkatu nahi duenak goizeko 9:00etatik 20:00etara aparkaleku berritik, kale Nagusirako pasabidean aurkituko du hautetsontzia. Bozkatu ahal izateko, 16 urte beteak izatea derrigorrezkoa da eta baita ere nortasun agiria, gidatzeko baimena edo pasaporte eguneratua aurkeztea.

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©DIARIOVASCO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x