Udako ekintzetarako 357 plaza eskainiko dituzte 14-17 urte bitarteko gazteentzat

21/03/2017 10:35 |0

Izena bakarka edo gehienez ere hiru laguneko taldeetan eman daiteke hilaren 30era arte

Aurtengo jarduerak uztailean eta abuztuan egingo dira eta 7, 10 eta 12 eguneko oporraldiak izango dira. Kanpaina honetako zenbait txanda, beste autonomia-erkidego batzuekin koordinatuta egingo dituzte; zehazki, Madril, Extremadura, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, baita Nafarroako Foru Komunitatearekin eta Arabako Aldundiarekin.

Eskainitako plazetatik 106k gaztelania izango dute komunikazio hizkuntza eta programako 236 plaza euskaraz izango dira. Azkenik, 15 plaza, frantses eta gaztelerazko txanda batean izango dira.

Ekintza asko eta era askotakoak izango dira. Abenturakozkoak, kulturalak eta ludikoak izango dira jardunaldiak, esate baterako: mendi-ibilaldiak, eskalada, uretako jarduerak (piragua, bela, urpeko igeriketa, raftinga,...), tailerrak, kultura-ibilaldiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 15 plaza eskainiko ditu Atlantiar Pirinioetako neska-mutilekin trukea egiteko. Elkarrekin bizitzen ikastea, mugaz gaindiko ezagutzan sakontzea eta frantsesa ikastea ezarri dituzte helburu moduan.

Beren sormena eta alderdi artistikoa lantzeko musikari lotutako Gasteizko 'Gazte Rock' udalekuan, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin (Araba, Madril, Extremadura eta Galizia) parte hartu ahal izango dute, baita Hondarribian arte eszenikoen inguruan, zehatzago antzerkian oinarrituta, antolatu diren udalekuetan, gazte nafar eta arabarrekin batera.

Dena den, txanda guztietan mota ezberdinetako ekintzez osaturiko programazioa izango dute, hau da, ekintza hezitzaileak, aisialdikoak, kirolak, kultur bidaiak eta taldeko ekintzak.

Izena bakarka edo gehienez ere hiru laguneko taldeetan eman daiteke martxoaren 20tik 30era. Internet bidez edo Udako Programen bulegoan (Gaztegunea. Anoeta 28. Donostia). Apirilaren 3an eta 4an begiratu ahal izango dira zozketarako onartutakoak, bai izena emateko lekuetan, bai eta Interneten ere; eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

TEMAS

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©DIARIOVASCO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x