Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Elkarte desberdinetako ordezkariak, Aitziber San Roman zinegotziarekin batera.
'Bideak Zabalduz', elkarteen lana ikustarazteko proiektua

'Bideak Zabalduz', elkarteen lana ikustarazteko proiektua

Gielmar, Kattalin eta Agisas elkarteek ostiral honetan eta datorren asteazkenean aurkeztuko diren ikus-entzunezko lanak prestatu dituzte

El Diario Vasco

Miércoles, 22 de marzo 2017, 11:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostiako Udaleko Gizarte-Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek eta Gielmar (Gipuzkoako desgaituen elkartea), Katxalin (Bularreko Minbiziaren elkartea) eta Agisas (Gipuzkoako gizarte integratzaileen eta gizarte- eta kultura-animatzaileen elkarteak) elkarteek 'Bideak Zabalduz' proiektua aurkeztu zuten atzo, martxoak 21, Donostiako Udaletxean. Proiektuaren helburua da udalerrian lan egiten duten elkarteen integrazioa bultzatzea eta lana ikustaraztea.

Proiektua osatzeko elkarte bakoitzak hainbat tailer egin ditu, bere beharrak erakusteko laburmetraiak eta ikus-entzunezko proiektuak egiteko asmoz. Horrenbestez, 2016an zehar laburmetraiak grabatu dira eta, horretarako, elkarteek mezuan eta gidoian lan egin dute, eta hainbat ekintza egin dituzte, elkartea eta pertsonen heziketarako, betiere, partehartzaileekin genero-berdintasun tailerrean lan eginez.

Guztira bost laburmetraia egin dituzte. Gielmarrek bi laburmetrai egin ditu 'La barberia' eta 'Elkartearen erreportaia' ; Katxalinek beste bi egin ditu 'Minbiziari buruz hitz egin dezagun Poesia' eta 'Bizitza ez da beti arroxa kolorekoa' , eta Agisasek laburmetrai bat egin du 'Ia gauza bera da'.

Laburmetraien aktoreak elkarte ezberdinetako kideak eta boluntarioak dira, eta grabazioak egiteko Andoaingo zine eta bideo eskolaren laguntza izan dute. Laburmetraien edizioan euskarako azpitituluak eta gorrentzako keinuen hizkuntza sartu dira.

Laburmetraiek, film guztiak bezala, estreinaldiko gala izango dute. Gala Donostiako Aquarium-ean egingo da martxoaren 24ean, 19:00tan eta dagoeneko gonbidapenak agortu dira. Hori dela-eta, arrakasta ikusita, laburmetraiak berriro ikusteko aukera izango da martxoaren 29an EHU/UPV-ren Carlos Santamaria eraikinaren areto nagusian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios