Goi-mailako litxarreriak, proiektuaren sustatzaileari dagokion moduan.

Performance azukretsua Tabakaleran

11/03/2017 11:07 |0

Mugaritzeko sormen-taldeak prestatu duen litxarrerien inguruko ekitaldia igandeko 18:00etan egingo da. Gonbidapen gehiago banatuko dituzte bihar bertan, 14:00etatik aurrera

Poesia, estetika, gastronomia, soziologia eta azukre mordo bat uztartuko dituen performance parte-hartzaile eta ludikoa egingo da igande honetan, martxoak 2, 18:00etan, Donostiako Tabakaleran. Andoni Luis Aduriz buru duen Mugaritzeko taldeak diseinatutako jarduerak 'Muxua da mezua (Kiss my Kiss)' du izena, eta The Candy Project delakoan du jatorria. Egunotan Tabakaleran ikus daitekeen 'Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia' erakusketarekin lotutako jarduera ere bada, eta aldi berean 'Diálogos de Cocina' nazioarteko kongresuaren seigarren edizioari hasiera emango dio.

Zer da, ba, horrenbeste alderdi dituen ekitaldia? Tabakalerak ohar baten bidez adierazi duenez, «litxarreriak esperimentaziorako tresna gisa hartuta, jan, hitz egin eta muxuak eman ahal izango dira bertan». Andoni Luis Aduriz, alegia, orain urte batzuk hasi zen litxarreriekin esperimentatzen. Oraingo honetan, Mugaritzeko sormen-taldeak ekitaldirako berariaz diseinatutako eraztun, tatuaje, polboroi pikante, mihi eta musu formako litxarreriak «ez dira jaki bakarrik izango, adierazpide ere izango dira». Martxel Mariskalek egingo du esatari-papera gonbidapen bidezko parte-hartzea eskaintzen duen ekitaldian.

Gehienez ere 300 pertsonak hartu ahal izango dute parte ekitaldian, eta gonbidapenak, 4 pertsona bakoitzeko gehienez, Tabakalerako InfoPuntuan zein online egin dira eskuragarri. Estekak, ordea, agortuta daudela dio. Antolatzaileek adierazi dutenez, igandean, emanaldiaren egunean, «arratsaldeko 14:00etatik aurrera 80 gonbidapen (gutxienez) banatuko dira InfoPuntuan».

TEMAS

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©DIARIOVASCO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x