Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Sarituak euren irakasle eta gurasoekin, Euskaltzaindian.
Haurtzaro Ikastolako hiru ikaslek jaso dute Azkue Saria

Haurtzaro Ikastolako hiru ikaslek jaso dute Azkue Saria

Euskaltzaindiaren egoitza nagusian izan ziren Lohizune Telletxea, Anne Arrizabalaga eta Libe Gargallo sarituak

GOIZARIN

Jueves, 23 de marzo 2017, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atzo, Libe Gargallok, Lohizune Telletxeak eta Anne Arrizabalagak, Haurtzaro ikastolako ikasleak, jaso zuten Azkue Literatur Saria, Euskaltzaindiaren Bilboko egoi-tza nagusian. Euskaltzaindiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari horiek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira.

Jakina denez, bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia. Genero bakoitzak bi kategoria ditu: A maila, 10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 14 eta 17 urte bitartekoentzat. Genero literario bakoitzean hiruna sari eman ditu Euskaltzaidiak, 180 eta 300 euro bitartekoak.

Horrela, DBHko 2. mailako bi ikasle, Libe Gargallo 'Itsaso' poesiarekin (2. saria) eta Lohizune Telletexea 'Paradisuan bihotz erdia falta' ipuinarekin (1. saria) ; eta DBH 3. Mailako Anne Arrizabalaga, 'Nahi nuke, behar nuke' poesiarekin (1. saria) izan dira sarituak.

Ez da lehenengo saria Haurtzaro ikastolako ikasleentzat. Hainbat urtetan irabazi baitituzte ikastolako idazle gazteek Euskal Herri mailako literatura sariak. Arlo honetan, eguneroko lanean zintzo eta temati saiatzen diren seinale. Zorionik beroenak Libe, Lohizune eta Anneri batez ere eta ikastolari, bereziki idazteko zaletasuna sustatzen eta indartzen lanean ari diren irakasleei.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios