Borrar
Oiartzuarrak eta bretoiak elkarrekin pasako dituzte hainbat egun.
Haurtzaroko gaztetxoak Bretainiako kulturan murgildurik

Haurtzaroko gaztetxoak Bretainiako kulturan murgildurik

Pasa den igandean ailegatu ziren Gwiseni herrira eta larunbata bitarte egitarau oparoa osatuko dute

GOIZARIN

Miércoles, 22 de marzo 2017, 01:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ohiturari eutsiz, eta hamaikagarren urtez jarraian, Haur-tzaro Ikastola eta Gwiseniko Diwan ikastetxea elkartrukea egiten ari dira. Pasa den igandean, DBH 3. mailako 32 ikasle eta 3 irakasle abiatu ziren autobusez. Hamahiru orduko bidaia egin ondoren, helburura iritsi eta ostatu hartu zuten hango familien etxeetan.

Bretainia ezagutzeko gogoz, astelehenean goizean Oiartzungo espedizioak harrera ofiziala jaso zuen udaletxean.

Gero, Diwan eskolako arduradunak, Beatriz Ar Ruek, herrian barrena eraman zituen, leku esangura-tsuenak bisitatuz horrela. Besteak beste, herriko eliza, Bretainiako garai bateko nobleziaren etxea... ezagutu zituzten. Gainera, bazkal aurretik itsas ertzean ibiltzeko parada izan zuten.

Roscoff herri arrantzalea

Bazkari legea eskolako bretoiekin egin ondoren, arratsalde partean herriko kiroldegira joan ziren guztiak eta han bost talde mistotan banatu ondoren, hainbat ekintza burutu zituzten: krepen tailerra, 'gouren' izeneko borroka librea, bertako dan-tzak, musika tailerra eta hizkuntza jokoak. Azkenik, denen artean egindako krepeekin askari goxoa egin eta gero, bakoitza bere familiarengana joan zen, eguna armonia ederrean igaro ondoren.

Atzo, Gwisseni utzi eta Roscoff herri arrantzalea bisitatu zuten eta bertatik itsasontziz l'Île de Batz irlara joan ziren, bertako faroa ezagutu eta hango naturaz gozatzeko. Ilunabarrean, berriz, festa bretainiarra ospatu zuten Gwiseniko ekitaldi-aretoan. Bretainiako musika eta dantzak Euskal Herrikoekin tartekatu zituzten, kulturen arteko elkartrukea gauzatuz. Hango gastronomia ezagutzeko aukera ere izan zuten oiartzuar gaztetxoek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios