Herri musikari eta kultur ondarearen kudeaketari buruzko jardunaldiak

oiartzun 20/03/2017 15:29 |0

Jardunaldietara sarrera interesa duten pertsona guztiei irekita dago, aforoa bete arte dohainik

Soinuenea Herri Musikaren Txokoak herri musika inguratzen duten gaiak aztertuko dituen topagunea izateko asmoz 2002tik urtero Oiartzunen ospatzen diren 'Herri Musika Jardunaldiak' antolatzen ditu. Aurtengo edizioa, martxoaren 29tik apirilaren 2ra egingo dena, kultur ondarearen kudeaketa eta hedapenaren ingurukoa da. Manuel Lekuona Udal Liburutegian.

Teknologien garapenak azken urteetan interneten bidez publiko zabalaren esku kultur ondarearekin lotutako multimedia edukiak bildu dituzte. Garai batean, antropologo, musikologo, eta abarrek jasotako eduki horren zati handi bat lehen artxiboetan gordetzen zen eta horietara pertsona bakan batzuk zuten sarrera. Ondareari buruzko multimedia informazioaren hedapen unibertsalak berau era masiboan zabaltzea ahalbidetzen du ordea, ikerketa erraztearekin batera. Aldi berean, eduki honen biltzaileei hainbat zalantza sortu ahal zaizkie: nola kudeatzen da biltegi digital publiko bat? Nola ezagutarazi behar da informazio hau webean bilatu eta aurkitua, ulertua eta erabilia izateko aukera izateko? Behin publiko egindakoan, zein da eduki horren jabegoari eragiten dion legedia? Zabaldu ezin den materialik ba al dago? Eta abar.

Galdera horiei erantzuteko sortu ziren jardunaldiok, hizlari ezberdinek aurkeztutako esperientzia eta emaitzetatik abiatuz hausnarketarako bidea emateko. Jardunaldien aurretik Gerri van der Veer maisuak (Dept. Computer Science, Vrije Universiteit Amsterdam) kultur ondarearen zenbait alor partekatzeko web guneak nola sor daitezkeen azaltzeko ikastaro bat emango du, ingelesez, era praktikoan.

Proframa osoa eta informazio gehiago, hemen.

TEMAS

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©DIARIOVASCO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x