Borrar
Urtero bezela jendez bete zen Artikutza.
Festa giro bikaina Artikutzan, San Agustin egunean

Festa giro bikaina Artikutzan, San Agustin egunean

Nahiz eta eguna goibel zegoen, jendeak urteroko ohiturari eutsi zion. Badaezpada ere euritakoak eta zirak hartuta, egun pasa joan zen jendea Artikutzara, batzuk oinez edota bizikletaz, besteak zaldiz eta gehienak kotxez

GOIZARIN

Viernes, 29 de agosto 2014, 00:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtero moduan, San Agustin eguna ospatu zen atzo Artikutzan eta nahiz eta eguna goibel zegoen, jendeak urteroko ohiturari eutsi zion. Badaezpada ere euritakoak eta zirak hartuta, egun pasa joan zen jendea Artikutzara, batzuk oinez edota bizikletaz, besteak zaldiz eta gehienak kotxez. Goizean goiz hasi zen Artikutza bisitariz betetzen eta 11:00etan jende ugari elkartu zen meza entzutera. 'Egi eder' otxoteak ere parte hartu zuen bertan. Meza ondoren, pilota partida bikaina jokatu zuten eskuz pasaka modalitatean. Zabala-Esnal bikoteak 11-9 irabazi zion Lasa-Eskudero bikoteari.

Partiden ondoren, jendea bazkaltzera joan zen eta bakoitzak ahal zuen moduan egin zuen jatordua. Gehienek, etxetik eramandako mahaietan bazkaldu zuten. Euriaren beldur zirenek, berriz, elizako aterpearen babesean bazkaldu zuten.

Bertsolariak eta erromeria

Arratsalde partean ere izan zen zer ikusi eta zer gozatu Artikutzan. Jon Martin eta Beñat Gaztelumendiren bertsoak entzutera hamarnaka lagun bildu zen. Bestalde, haurrentzat makina bat goxoki banatu zituzten frontoian, propio botatako koheteetan. Erromeriak ere ez zuen huts egin, Joxe Mendizabalen eskutik.

Gero, herri kirolen garaian jende mordoxka bildu zen frontoiaren inguruan. Aizkolariek eta harri jaso-tzaileek egindako lanak ikusteko parada izan zuten. Erromeria izan zen 20:00etatik aurrera.

Egun osoan zehar artisauen lanak ikusterik bazegoen Artikutzan eta euskal produktuak salgai zeuden: taloak, gazta, pastelak, ogia. Bertara hurbildu zirenek jan eta edateko aukera izan zuten propio egokitzen diren bi tabernetan.

Hortaz, festa giroan igaro zuten eguna beste behin ere Artikutzara hurbildu zirenek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios