Borrar
'Maurizia', emakumea eta dantza

'Maurizia', emakumea eta dantza

Aukeran dantza konpainiaren ikuskizun berria hilaren 24an helduko da Donostiara

El Diario Vasco

Lunes, 20 de marzo 2017, 13:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aukeran dantza konpainiaren 'Maurizia' saioa Donostiako Victoria Eugenia antzokira helduko da datorren ostiralean, hilak 24. Edu Muruamendiaraz da zuzendaria eta dantzari taldea osatzen dutenen artean daude Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola eta Itziar Uzkudun.

'Maurizia' emakumezkoen bozen inguruko lana da. Poztasunaz, adoreaz, pasioaz, beldurrez eta minez hitz egiten du. Emakumeak bere baitan dituen alderdiak taularatzen ditu ikuskizunak. Konpainiaren 20. urteurrena ospatzen den urte honetan, Edu Muruamendiarazek zuzendutako Aukeran Dantza Konpainiaren ikuskizunak emakume horiek guztiak omendu nahi ditu.

Martxoaren 24an, beraz, ostirala, arratsaldeko 20.00etan izango da ikusgai. Sarrerak 20, 15 eta 8 euroan daude salgai.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios