Borrar
Mus txapelketa. Irabazleak.
San Jose jai jendetsuak Loiolan

San Jose jai jendetsuak Loiolan

ELI AIZPURU

Martes, 21 de marzo 2017, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Badute zerbait berezia Loiolako San Jose jaiek. Alde batetik, auzoko jendea erabat murgiltzen delako antolaketa lanetan eta nabaria delako bestalde, jendearen eran-tzunaren aldetik. Bi egun besterik ez dira izan baina ingurukoentzat erreferentzia dira Loiolako festak.

Ostiralean eman zitzaien hasiera ekitaldieei, Kiruri jatetxean egindako mus txapelketarekin. Ander Kerejeta eta Unai Arbizuk irabazi zuten VI. San Jose Saria eta beraien-tzat izan ziren 350 euro eta txapelak.

Zapatuan, mendi bizikleta irteeran ere 30 lagunetik gora bildu zen eta kirol piska bat egin ostean, lagunartean, hamaiketakoaz gozatu zuten. Arratsaldean, estrainekoz hau ere, auto klasikoen argazki rallya ospatu zen eta dozena inguru parte-hartzailek hartu zuten parte proban. Azpeitia inguruko lekuak agertzen ziren argazki bilduma bat erakutsi zitzaien eta txoko horietan euren autoekin argazkiak atera behar zituzten, ahalik eta kilometro gutxien eginda. Azkartasuna ez zen beraz garrantzitsua, kilometro kopurua baizik. Denis Elortzak eta Jakes Etxeberriak irabazi zuten.

Igandean, San Jose Egunean, ikaragarrizko jendetza hurbildu zen Loiolara asto karrera aitzakiatzat hartuta eta eguraldiak laguntzen duen oro bezala, ikuskizun polita izan zen, aurretik zezen txikiekin gozatu ostean. Sanjuandegiko 'Tiro' astoak eta Aitor Segurola 'Artañola' izan ziren irabazleak. 90 euro jaso zituen garaileak. Ondoren loiolatarrak sailkatu ziren, hurrenez hurren, Aitor Agirrezabal eta 'Raikonen' (70 euro); Unai Agirrezabal eta 'Sara' (50 euro); Aitzol Arregi eta 'Lia' (40 euro) eta Inixio Arregi eta 'Susana' (30 euro).

Herri kirolek hartu zuten arratsaldea. Jaialdi polita zegoen antolatuta, Arriatarren hiru belaunaldi plazaratu ziren. Jose Ignacio Orbegozo 'Arria II.a' eta Aritz Azpiazu 'Arria VI.a' aritu ziren elkarrekin eta jaialdia osatu zuten Xabier Orbegozo 'Arria V.a' eta Mikel Larrañaga aizkolariek batetik, eta Jon Unanue 'Goenatxo III.a' eta Aimar Irigoien harrijasotzaileek. Sorpresa bat ere izan zen. Estreinekoz loiolatar Josu Aranguren 'Axkiolak' -Martin Mendizabalekin egindako apustu bat medio- 10 arroako kubikoa (125 kilo) altxatu zuen. Behin altxatu behar zuen eta baita lortu ere. Bestalde, festetako boletoetako zenbaki sariduna 2.621 da, eta ordezkoa 1.650 zenbakia. Jaiei amaiera emateko, zapatuan, martxoak 25, afaria egingo dute Kiruri jatetxean. Parte hartu nahi dutenek, deitu 943815608ra.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios