Itsasontzi museoa bihurtu da bere lana amaitzean.

Itsasontzia herrikoa zen museo bilakatu aurretik

GETARIA. 18/03/2017 09:29 |0

Getariarekin lotura berezia du itsasontzi museo honek. 1990. urtean, Getariako Etxegoien familiak bere 'Mater' atunontzi berria eraiki zuen, ordurarte euskal arrantzaleek erabilitako erriberako zurgintza teknika tradizionalen bitartez. Euskal Herriko tamaina handiko egurrez egindako azken atunontzia izan zen.

Hamahiru urtetan zehar berdela, bokarta, sardina, txitxarrua eta hegaluzearen arrantzan pasa zituen, itsas ingurumenarekiko errespetuzko teknika jasangarriak erabiliz, inguraketa sarea eta beita biziaren teknika.

2003. urtean, flota guztiarekin batera lan ikaragarria egin zuen itsasoa garbitzen, Prestigeren txapapotea itsasotik ateratzen. Azkeneko lanetako bat izan zen hura arran-tzontzi bezala. Urte hartan desguazera bidaliko zuten, 'Mater Bi' altzairuzko atunontzia prest bai-tzuten erreleboa hartzeko, Jaurlaritzaren flotaren berritze planaren barne egindakoa, dirulaguntzen bidez.

Baina bere zoria aldatu egin zen eta Pasaiako Itsas Gela Elkarteak bere diruz salbatu egin zuen, bigarren bizi berri bat emanaz, euskal itsas ondarea babestu eta sozializa-tzeko esfortzuan.

2005. urtean, Mater museoak jendaurrekoari ateak ireki zizkion, euskal itsas kultur eta tradizioaren testigu bihurtuz eta era askotako zerbitzuak eskainiz.

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©DIARIOVASCO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x