Lorratzaktaldea lau neska andoaindarrek osatzen dute. Ostiralean Orion eskainiko dute kontzertua.

Lorratzak taldea izango da ostiralean kultur etxean

ORIO 12/03/2017 09:42 |0

Kontzerturako sarrerak dagoeneko jaso daitezke kultur etxean

Lorratzak taldeak kontzertua emango du Orioko kultur etxean martxoaren 17an, datorren ostiralaan, gaueko 22:30ean hasita. Lorratzak lau neska andoaindarrez osatutako musika taldea da: Malen Otxoa, Garazi Jauregi, Maddi Etxeberria eta Rebeca Gestoso. Gitarra, biolin, ukelele eta ahotsarekin laguntzen dituzte kantuak, modu akustiko eta apaindura gutxikoan.

Estilo propioa garatu dute orain dela hiru urte elkartu zirenetik. Hasiera batean denbora pasa gisa hartzen zuten abestea, baina, 2016ko otsailean lehen diskoa kaleratu zuten ('Oinutsik' izenekoa) eta, geroztik, indarra hartu du beren proiektuak. Taldea, esanda bezala, lau neskek osatzen dute, baina, azken aldian, Aitor Ibarguren gitarristaren laguntza ere badute zuzeneko emanaldietan. Mota ezberdinetako euskal kantuak abesten dituzte: Benito Lertxundi, Xabier Lete, Itoitz, Ken Zazpi eta beste hainbat taldeenak. Abestiak beraien estilora egokitzen dituzte; «ez ditugu kopiatzen, gure instrumentuetara moldatzen ditugu. Jotzen hasten gara eta horren arabera moldatzen ditugu», adierazten dute, esan bezala, diskoa ere kaleratu dutelarik.

Doako sarrera

Lorratzak taldearen emanaldia doan izango da. Dena den, aretoaren aforoa mugatuta dagoenez, aldez aurretik hartu behar dira gonbitak. Udalak 120 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan.Kontzertua 'Euskaraz bizi-bizi' programaren barruan antolatu du Udalak.

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©DIARIOVASCO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x