Irteera. Getarian.

Lehentasuna izango dute getariarrek Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

GETARIA 12/03/2017 00:47 |0

Dagoeneko aurretiko izen-ematea beteta dago eta lehentasun irispideak ezarri dira

Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia 2017ko uztailaren 23an izango da eta eguerdiko 12:00etan hasiko da Getariako portutik. Zeharkaldian parte hartzeko aukera izango dute 2002ko abenduaren 31an jaiotakoak edo aurrekoak eta dagoeneko izena emateko aukera amaitu da zeren kopurua beteta dago.

Oso ezaguna eta arrakastatsua bihurtu den igeriketa proba honek eragin zuzena izaten du Getarian eta hori kontutan izan da, lehentasun batzuk jarri ditu antolaketak eta hauen artean herritarrei eragiten diona zera da, getariarrek lehentasuna izango dutela igerilariak onartzean.

Ezarri dituzten lehentasunak (kontutan izan behar da urtetik urtera gero eta partaide gehiago dituela proba honek) ondorengoak dira: emakumeak, 65 urte baino gehiagoko kirolariak, Zarautz edo Getarian erroldatutako kirolariak, ezintasun bat dutenak eta azkeneko 4 ediziotan jarraian parte hartu duten kirolariak.

Keta Babyauto Eibarren

Azpitarte eta Rauleagaren jokalariak Gorengoen mailako 23. jardunaldiko partida jokatuko dute gaur arratsaldean Eibarren. Unbe futbol zelaian arratsaldeko 15:00etan hasiko da norgehiagoka sailkapenean laugarren tokian dagoen Eibar Urko taldearen etxean.

Lehen itzulian 2 eta 1 nagusitu ziren getariarrak Mendibeltzen baino ordutik hona eibartarrak denboraldi oso txukuna daramate eta arerio oso gogorra izango da gaurkoa. Joan den asteko porrota ahaztu nahian joango dira Babyautoko mutilak eta berriro azken aldian erakutsi duten jokora itzuli nahian. Punturen bat lortzea garrantzitsua litzateke kontutan izanik datorren jardunaldian berriro etxetik urrun jokatuko dutela Ketakoak, orduan Ilintxaren aurka.

Kirolekin amaitzeko, pilotazaleak ez ahaztu gaur 11:30etatik aurrera banakako haurren pilota finalak lehiatuko direla herriko frontoian (eguraldi txarrarekin Sahatsagan). Denera lau final jokatuko dira (benjamin eta alebin mailakoak) eta ondoren lagunarteko beste bi partida ikusgai.

Noticias relacionadas

Lo m√°s

COMENTARIOS

©DIARIOVASCO

Utilizamos ‚Äúcookies‚ÄĚ propias y de terceros para elaborar informaci√≥n estad√≠stica y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a trav√©s del an√°lisis de su navegaci√≥n. Si contin√ļa navegando acepta su uso. M√°s informaci√≥n y cambio de configuraci√≥n..

x