Udal Elkarteak lana bilatzen lagunduko dizu.

Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak burutuko dira hil honetan eta apirilean

GETARIA 12/03/2017 00:47 |0

Martxoa eta apirilean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditu Udal Elkarteak, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era eta denera lau ikastaro ezberdin antolatu dituzte

Jarraian martxoko eta apirileko ikastaroen xehetasunak zeintzuk diren ezagutu ditzagun. Hilak 17an izango da lehenengoa. Gaztelaniaz emango da eta bere izenburua 'Infografia bidezko norbere aurkezpenak'. Infografia modurik onena da informazioa modu ikusgarri, azkar eta ulergarrian aurkezteko. Ezagutu dauden erremintak zure buruaren aurkezpena modu errazean egiteko, eta, horrela, zure gaitasunak ezagutarazteko.

Bigarrena hilak 30ean burutuko da. 'Linkedinek ematen dituen aukerak baliatu' izenburua darama. Linkedin ez da soilik zure curriculuma sarean edukitzeko. Sare horretan lan eskaintza ugari agertzen dira, eta zure sektore bereko pertsonekin harremanetan egotea ahalbidetzen du. Abantailak, sartzeko baldintzak, neurriak... eta abar ezagutzeko aukera izango duzu. Hizkuntza: euskara.

Apirilak 21ean gaztelaniaz hirugarren ikastaroa izango da. 'Izan eraginkorra: hobetu zure konpetentziak' izenburua darama. Zenbat aldiz planifikatu dituzu ekintzak eta ez dituzu bete? Konstantzia ezak hasierako puntura eramaten zaitu. Konpromisoak zehazten ikasiko duzu zure helburuetara gerturatzeko ikastaro honen barne.

Laugarren eta azken ikastaroak 'Curriculum eredu berriak' izenburua darama. Apirilak 27an euskaraz emango da. Ikastaro honetan hobeto posizionatzen lagunduko dizuten curriculum eredu berriak landuko dituzu. Euskaraz emango da.

Informazioa eta izen-ematea Urola Kostako Udal Elkartean egin behar da, Enplegu Zentroa, Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz Telefono zenbakia 943890808 eta posta elektronikoa lanpoltsa@urolakosta.eus.

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©DIARIOVASCO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x