Karmele Jaioren 'Ez naiz ni' komentatuko dute hurrengo Irakurle txokoan

BERROBI 18/03/2017 00:18 |0

Berrobiko Liburutegiak datorren hilaren 30ean, osteguna, egingo du hurrengo Irakurle Txokoa. Bertan Karmele Jaioren 'Ez naiz ni' liburua aztertuko eta komentatuko dute liburutegian arratsaldeko 18:45etik aurrera.

Ipuin liburu berri bat dakar Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere. Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu protagonistak.

Noticias relacionadas

Lo más

COMENTARIOS

©DIARIOVASCO

Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación. Si continúa navegando acepta su uso. Más información y cambio de configuración..

x